XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
260. - Errak, haurra, aita zer hari zen?. - Kartak nahasten. - Ez bide zikan irabazten [C], (Eliza atheko solas bat).
261. - Haurra, zer jateko zinduten egun?. - Otsoki, [BNarn], (Aitaren manuz, haur batek ihardesteko zuena).
262.- Gure Mariak ohiko hariak [BNC].
263.-Adimendu guziak izanki; bakharrik mintzatzen ez daki, [LG], Erraten dena, zembeit haur atzartasun handiko direnez, bai eta zembeit etxe azinda, ezagutza harrigarri bat erakusten dutenez.
264.- Ixilik dagoenak huts bat; mintzo denak hanitz huts, [C].
265.- Zingili baba, bethor ilharra, surthengoz joan da maiatza, [BNam], (Bertze orduz, hanitz errepikatuzko zen solasa. Zingili [BN], zingo